|
| 27 sinatzaileak Emakundeko zuzendariarekin eta Lehendakariarekin batera Ajuria-Eneako eskaileratan. JB |
Bere hitzaldian, Euskadik munduan leku bat izateko asmoa agertu du Lehendakariak, "euskal gizonezkoek emakumezkoekin batera berdintasunaren alde elkar lan egiteko duten konpromisoa dela eta". Bere ustez, "ez dago demokratikoa izateaz harro sentitzen den gizarterik berdintasuna erabatekoa ezean; halaber, ezin izango da emakumezkoen kontrako biolentziaren arazoa konpondu, berdintasun hori lortzen ez bada".
Gutuna
27 gizonezkok Lehendakaria lagundu dute Gutunaren sinaduraren ekitaldian; horren bidez, konpromiso zehatza hartu dute sexu-diskriminazioaren aurkako lana babesteko eta, aldi berean, jarrera eta jokabide batzuen aldaketa, pertsonen zainketaren balorazioa, inposaketarik gabeko sexualitaterantz aurrera egitea, emoziozko eta amultsuzko bizitza zein arazoak konpontzeko asmoz biolentzia erabileraren bazterketa babestu dute.
Gutuna sinatu duten gizonezkoen artean kultura, kirola eta komunikabide eremuen ordezkariak daude, baita azken urteetan berdintasunaren inguruan hausnarketarako taldeak sortu dituzten ordezkariak ere.
Gizonduz Ekimenaren barnean dago euskal gizonezkoen sinadura-ekitaldia. Izan ere, Lehendakariak eta Izaskun Moyua Emakundeko zuzendariak ekimen hori aurkeztu zuten iragan azaroan, sexuen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoa, parte-hartzea eta kontzientziazioa sustatzeko asmoz.
Gutunaren sinatzaileak
Juan Jose Ibarretxe
Ander Bergara
David Lozano
Felix Ajuria
Gaizka Ibañez de Opakua
Haimar Zubeldia
Ibon Arrizabalaga
Igor Gonzalez de Galdeano
Jaime Tapia
Javi Nuñez
Jose Angel Cuerda
Jose Arriba
Josetxu Riviere
Juankar Perez de Mendiguren
Julio Ibarra
Kepa Junkera
Kirmen Uribe
Luis Moreno
Mariano Ferrer
Mikel Otxotorena
Mikel Urdangarin
Patxi Perez
Poldo Santos
Profi Hernandez
Ricardo Aristizabal
Ritxar Bacete
Xabier Euskitze
Xabier Odriozola
Berdintasunaren aldeko konpromisoa agertu nahi duten gizonezko guztiek gutuna sinatzeko aukera izango dute Interneteko honako helbide honetan: www.euskadi.net/gizonduz
|