Euskadi.net-era sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizonduz
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

 

ZEIN EMAITZA ESPERO DA?

Beraiei berariaz zuzendutako neurrien bitartez, gure autonomia erkidegoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez sentikortuak eta inplikatuak egongo diren gizonen nahikoa masa kritikoa sortu gura da, erreferentzia izateaz gain, aipatutako helburua lortzeko efektu biderkatzailea eragingo dutena. Hain justu, besteak beste, ondorengo emaitzak espero dira:

- Berdintasunaren aldeko eta emakumeen indarkeriaren aurkako euskal gizonen kartari 10.000 gizon atxikitzea lortzea.
- Berariazko sentikortze-programa batean 1.000 gizonek parte hartzea lortzea.
- Berariazko trebakuntza-programa batean 100 gizonek parte hartzea lortzea.
- Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren autonomiadun erakundeetan emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz antolatuko sentikortze jardueretan parte-hartzaile guztien artetik gizonei dagokien ehunekoa bikoiztea .
- HAEE-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta euskal unibertsitateek berdintasunari buruz antolatutako prestakuntza jardueretan parte-hartzaile guztien artetik gizonei dagokien ehunekoa bikoiztea .
- Bikotekidearekin amatasun/aitatasun baimena partekatu duten gizonen ehunekoa bikoiztea .
- Pertsonak zaintzearren lanaldia murriztu eta eszedentzia hartzen dutenen artean gizonei dagokien ehunekoa %10era igotzea .
- Gizonek etxeko lanei eta zaintza-lanei eskainitako denbora %20 handitzea .


Ekimen honen filosofia laburbiltzen duten berba hauekin bukatu nahi dugu:

"Emakumeek historian erakutsi dute beren eskubideen eta askatasunaren alde borroka baketsuaren handitasuna. Gizonek haien arrastoari segi biezaiote euren burua aurkitzeko berdintasunaren unibertsoan."