Euskadi.net-era sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizonduz

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

 

 

ZERTAN DATZA GIZONDUZ?

Sentikortzearen, prestakuntzaren eta etxeko lanetan erantzukidetasuna lortzearen eremuan neurri multzoa osatzen duen ekimena da Gizonduz. Gizonek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez parte-hartze eta inplikazio handiagoa izan dezaten, eta aipatutako helburua lortzeko efektu biderkatzailea izango duen nahikoa masa kritikoa sortzeko. Aipatutako helburuak eta neurriak ondorengo bi ideietan oinarrituta: batetik, sentikortasuna eta trebakuntza pentsamoldea eta portaera aldatzeko giltza direla, eta, bestetik, gizonek sexuen arteko berdintasunaren aldeko kontzientziazioa eta konpromisoa handitzeko berariazko neurriak proposatzeak portaera-eredu soziokulturalen aldaketaren esparruan aurrerapauso handiagoa ematea erraztuko duela. Aldaketa ezinbestekoa da emakumeen egiturazko berdintasun ezeko egoeraren prozesuak edo faktoreak zuzentzeko, eta gizaki gisa garatzeko dauzkaten aukerak indartzeko (bai emakumeenak, bai gizonenak).

Ekimena 2007ko azaroan abian jarri zen eta hura aurrera eramateko berdintasunaren eta maskulinotasunen alorrean adituak diren eta gizonekin berdintasunaren aldeko lanean esperientzia duten pertsonen laguntza bilatu da.

Ekimen hori emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko proposamen orokorrean eta integralean txertatuta dago. Planteamendua Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean dago jasota, bai eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Planean ere. Bere lehentasunezko helburuak emakumeen autonomia pertsonala bultzatzea eta haien egoera soziala, ekonomikoa eta politikoa indartzea dira; helburu horiek erdiesteko, ezinbestekoak dira gizonen konpromisoa indartzeko neurriak, bertara bideratutako baliabideak kaltetu gabe.