|
Sentsibilizazio eta prestakuntza programa
Gizonduz sentsibilizazio eta prestakuntza programak ikastaroak eskaintzen ditu; doakoak eta malguak dira, aurrez aurre zein internet bidez egin daitezke, eta mota guztietako gaiak jorratzen dituzte. Bi ikastaro mota daude: programatutakoak, batetik, eta programatu gabeak edo neurrira egindakoak, bestetik.
• Aurrez aurreko ikastaroetan izena emateko orria • On-line sentsibilizazio-ikastaroa • Prestakuntza on-line ikastaroa (60 ordu)
Programatutako ikastaroren bat egin nahi izango balu inork, eta, tokiarengatik edo datarengatik, ezin izango balu, Emakunderi jakinaraztea eskertuko genuke, eskaera hori asetzeko balizko bideak bilatze aldera.
Ikastaro programatu gabeak egiteko, eta oro har, sentsibilizazio eta prestakuntza programarekin lotutako edozein alderdiri buruz informazio gehiago eskatzeko, hona jo behar duzue:
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Manuel Iradier 36; 01005 Gasteiz Telefonoa: 945 01 67 00 Faxa: 945 01 67 01 Posta elektronikoa: emakunde.gizonduz@ej-gv.es
|