Euskadi.net-era sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizonduz

José Ángel Lozoya Gómez:“80ko hamarkadaren amaieran berdintasunaren aldeko gizonen mugimendua taxi batean sartzen zen”

           

José Ángel Lozoya Gómez, Berdintasunaren Aldeko Gizonen Foroko kidea

 

Berdintasunari dagokionean, nola definituko zenuke zure burua? Berdintasunaren aldeko gizona, feminismoaren aldekoa...

Berdintasunaren aldeko gizona, garena eta izan nahi duguna era positiboan aurkezten duelako, emakumeen eskubide, behar eta aukeretan publikoki nahiz eremu pribatuan berdintasunerantz aurrerapausuak egiten saiatzen ari garen gizonak bezala islatzen gaituelako. Garai batean gure buruak izendatzeko feministak eta anti-patriarkalak izenak erabiltzeko aukeraz hitz egin zen, eta badira beraien buruak desberdintasunaren aurkako gizontzat aurkezten dituztenak ere. Feminista izena erabiltzeari buruz, nahiz eta feminismoarekin identifikazio ideologikoa izan, eta zenbait gizonek publikoki erabili duten arren, iruditzen zait emakumeen ondarea den izena lapurtzeko saiakeratzat har deitekeela. Pro feminista izendapena erabiltzeak zerbaiti elkartasuna erakustearen ideia dakarkit eta hori ez zait nahikoa iruditzen, berdintasunaren aldeko izendapena erabiltzea aldiz, ez dena izateaz harro agertzea ematen du eta anti edo kontrako izendapenak berriz, nahiz eta helburuak argi izan, ez dute nahikoa positibo ematen.

Zein izan da berdintasunaren zeregina zure bizitzan? Pertsonala edo politikoa izan da gehiago?

Banaketa hori egitea zail egiten zaion belaunaldi batekoa naiz; egia da nire sentsibilitate osaketan amaren eragina eta banaketaren justiziaren aldeko borrokarekin batera, nire bikotekide izan direnen eragina eta azken 30 urteetan proiektuak eta ilusioak elkarbanatu ditudan mutilen eraginaren nahasketa egon dela. (1985ean) Erabaki nuenean feminismoaren indartzearen aurrean gizonon sentimenduei buruz hitz egiteko lehenengo gizonen taldea deitzea, motibazioa ia erabat pertsonala zen, eta atzera begiratzen dudanean, gure ibilbideak politikoki izan duen garrantziaz jakitun, gehien indartzen nauena da horrek guztiak nire bizitza intimoan izan duen eragina. Ni iraultzaile profesional baten antzekoena nintzen, gizartearen aldaketaren nahia besterik ez zuena, eta gaur egun nire bizi proiektua nire bikotekideak eta nire semeak osatzen dute, baita berdintasunaren aldeko borrokak ere.

Aurreko urtean Osasuna, Gizarte Politika eta Berdintasunerako Ministerioak 2010ean berdintasunaren alde eta genero indarkeriaren aurkako laneko aitorpen saria eman zizun. Nola bizi izan zenuen? Zer berreskuratuko zenuke aitorpen sai hartatik?

Poztu, poztu ninduen, baina zenbait egun pasa nituen jakin nuenetik ezer esan gabe, ez bainuen idatzizko baieztapenik jaso ekitaldi publikoa baino egun batzuk lehenago arte, eta ez nekien ziur zer izen zuen kontuak. Gero, nahiz eta ofizialki ez egin, gizonen mugimendua ordezkatzearen ardurak larritu ninduen. Ez nekien oso ongi zer esan emakume ministro baten eta ministro izandako zenbaiten aurrean, horietarik zenbait orduan berdintasun politiketan gertatzen ari ziren murrizketen arduradunak zirelarik, eta batez ere nolabaiteko garrantzia duten emakume sozialistez osatutako entzuleen aurrean. Egia esan urduritasunak ez zidan utzi momentu hura atseginez bizitzen, hala ere uste dut gure mugimenduaren errekonozimendu sozialean aurrerapausua izan zela.

Berdintasunaren aldeko mugimenduko “kide historiko” gisa, nola definituko zenuke egungo mugimendua? Zer aldatu da?

80. hamarkadan “mugimendua” taxi batean sartzen zelako eta berdintasunaren aldeko borroka lehentasun eztabaidagarria zelako ideietik abiatzen bagara, aitortu behar da egun feministek onartutako eragile sozialean bihurtu dela, egunetik egunera fidagarritasuna irabazi dugula, eta geografikoki zabaltzen ari dela, zenbaki kopuru garrantzitsua osatzen duten hirietan aldi berean ospatzen diren ekitaldiak antolatzeko gai garelarik. Batez ere emakumeek jasaten dituzten desberdintasunen aurkako borroka lehenesten duen ahotsa gara, baina berdintasunerako bidean gizonen beharrak kontuan hartzeko premia adierazterakoan beldurra galtzen ari gara. Lortu dugu ohikoa izan dadin berdintasunaren aldeko jarrera duen edozein mutili berdintasunaren aldeko gizona dela onartzea, eta inork ez digu sumindutako aitekin nahasten.

Zeintzuk dira berdintasunaren aldeko gizonen mugimenduaren etorkizunerako erronkak?

Hainbat alorretan aurrerapausuak ematea, hala nola antolakuntzan, gure proposamenak jendaurrera agertzen eta berdintasunarekin zerikusiriko diskurtsoak egiten eta erabakiak hartzen diren eremuetan bertan egotean. Baina horretarako beharrezkoa da haztea eta diskurtsoa zabaltzea gai jakinei buruz (heziketa, ekonomia...) askoz gehiago dakiten kideen espezializazioaren bidez.

Zalantzarik gabe indarkeria matxistaren aurkako borrokan aurrerapausuak eman dira. Zein izango lirateke zure ustez  politika publikoen arrakastak eta porrotak?

Agian garrantzitsuena erasotzaileen desligitimazio sozialari egin dion ekarpena da, baita ere fenomenoan esku hartzen duten profesionalen sentsibilizazioari ere. Ez zait erraz egiten ulertzen zer diru gutxi eskaintzen zaion biktimen babesari eta zer konfidantza gutxi duten erakundeek biktimek beraien bizimodua kudeatu eta berrantzolatzeari dagokionean. Baita ere kezkatzen nau erasotzaileek indarra har dezaketela berdintasun politiketako azken atzerapausuekin.

Asko hitz egiten da gazteez. Nola ikusten dituzu mutil gazteak berdintasunari dagokionean? Lehengo garaiak hobeak al ziren?

Iruditzen zait lehengo garaiak okerragoak izan zirela. Mutil gazteak nagusiagoak baino berdintasunaren aldekoagoak dira eta etorkizuneko berdintasun agentetzat tratatzea merezi dute, beraien inguruko matxismoaren adierazpen odoltsuenak baztertzeko gai direnak eta geroz eta jarrera erantzukideagoa dutenak. Ezin diegu gure kontzientzia maila eskatu; beraiek gure mezua hartzearen emaitza guk mezua ulergarri eta erakargarri egitean datza, beraiek duten kontrako jarreran baino.

Badakigu Euskadira sarri etortzen zarela. Zer iritzi duzu hemen berdintasunaren aldeko borrokan gizonak engaiatzeko egiten ari den lanari buruz?

Ibarretxe kongresuan (Donostia 2001) “Gizonak ordena sozial berriaren aurrean” azaltzen ikusi nuenean, agintari politiko batengan gizonengan aldaketa eragiteak duen garrantziaz ezohikoa den interesa zuela ikusi nuen.Orduan ezin nuen irudikatu 10 urteren buruan Euskadi eredu bihurtu zitekeenik, 1999an Jerezeko Udalean Berdintasunaren Aldeko Gizonen programa sortu nuenean eduki nahi izango nukeena, hain zuzen ere. Azaroan Bilbon egon nintzen eta han ohartu nintzen emakumeen mugimenduko zati garrantzitsu batek nola hartzen gaituen, gure mugimendura gehitzen ari diren gizon motak zein diren eta hedabideen interesa zein den. Ez dut inolako zalantzarik merituen zati handi bat Eusko Jaurlaritzari dagokiola, Emakunderi eta Gizonduzeko mutilei.

Baikorra ala ezkorra?

Inoiz ez gara emakume mugimendua bezain ugaria izango, badira zenbait gure buruari mugimendu deitzeaz zalantzak ere badituztenak. Berdintasunetik urrun gaude egunerokotasunean, eta adi egon behar dugu aurrera egiteko, baina ez dut inoiz zalantzan jarri berdintasuna dela hurrengo urratsa zoriontasunerako bidean; era berean, ez dut zalantzarik feminismoak aditzera ematen duen berdintasunean oinarritutako gizartearen eraikuntzan eta diseinuan gure mugimenduak gizonak ordezkatuko dituela.